Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AMODIOA ZER DAN
(1935)
ONDAPEN ETA BERPIZTE
(1936)
ARRAUN TA AMETS
(1938)
GORPUTZ DAGO GUDARIA
(1938)
ITXASORA DEI
(1942)
UDAZKENEZ IGARTZEAN
(1943)
ZEIN EDERRA DAN!
(1948)
BIZI NAI
(1948)
J.E.L.
(1948)
HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...
(1950)
MAITASUNEZKO GAU HARTAN
(1950)
ABENDATS
(1955)
ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
Salbatore Mitxelena , 1950
Noraino hoa
sagarņoa
zuhaitzetik jaulkita
maldan behera iraulka?
Zurrumurruka
bazterrik bazter
errekaldean erreka.
Zer lan ari dun
kantari doa
gainbehera xalto-xaltoka:
Neure uretara
jausten diranak
(lore nahiz hosto nahiz ale)
ez ditut uzten
itsasoraino
nerekin eraman gabe
izanarekin
izena ere
gezaletan galdu arte...
Gogoan hartu
zatozten danak
aurretik jakin zazute.
Noraino hoa
sagarņoa
zuhaitzetik jaulkita
maldan behera iraulka?
© Salbatore Mitxelena