Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AMODIOA ZER DAN
(1935)
ONDAPEN ETA BERPIZTE
(1936)
ARRAUN TA AMETS
(1938)
GORPUTZ DAGO GUDARIA
(1938)
ITXASORA DEI
(1942)
UDAZKENEZ IGARTZEAN
(1943)
ZEIN EDERRA DAN!
(1948)
BIZI NAI
(1948)
J.E.L.
(1948)
HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...
(1950)
ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
(1950)
MAITASUNEZKO GAU HARTAN
(1950)
ABENDATS
Salbatore Mitxelena , 1955
Abendats.
Eusko abendaren arnats.
Gizaldiaren muņorik muņoz
gure iraupenaren alatz.
Eusko bular bakoitzeko su ta laratz.
Arnats, alatz eta laratz.
Abendats.
Ikuseziņa aizen arren
Aitoren
belaunekuok amak aurra lez somatzen
augu sabelaren sabel,
barren barren,
zain ta mami tauparazten.
Uka nai autenek ere
odolean aramate.
Gorrota auteken arren, etzegok
iri egiterik alde.
Joran urrunak baņo arago
ta muin barrunak baņo bertago,
gurekin augu, noranaibidez,
geu geran baņo geurekinago:
eusko gogoaren gogo!
Unamunogan irritsa,
Uzkudunetan bortitza,
Xabiergan asekaitza,
Loyolagan etsikaitza,
ik garabilzkik t'ernaltzen gaituk
gizon ta eme,
euskotar seme
bakoitza.
Gizaldiz gizaldi zalko,
eusko lortze bakoitzeko
Abendats,
izadiaren sortze garbitik
atorkun azi aberats:
Bizkai menditan baņo 're geure
erraietan augu meatz.
Aitonen aitonen baratz;
amonen amonen ardatz.
Mariagora mariabera,
betirako ipar orratz.
Orratz, ardatz, baratz, meatz.
Abendats.
Kanpotarrek
etzekitek
ire berri.
—«Euskoterri
nork eusten ote edo zerk?»
—laborriz galdetzen ditek.
«Abendatsek! Abendatsek!»
Orreagatik Oriamendi ta Artxandaraņo
gudurik gudu
mundua mundu
dediņo
Basojaunaren irrintzi bera zebillek:
«Abendatsek! Abendatsek!»
Ez jakin ori Rolandek!...
Espiritu uts aiz, ez soņik,
Ez noizdanik, ez jauregi, ez izenik...
Izkutuago ta illezkorrago,
eztare etsaiek i iltzerik,
jazarka ala azi baizik.
Auņamendiko errege,
errege bezain iņude!
I bizi aizen bitarte,
biziko zaiguk enda re!
Au iltzekotan, lendanik
eu il bearko induteke!
Abendats,
Ats, Ats, Ats:
nork baņa il tiroz egurats?
Aberri zuri gorri berdea
emazte duk, ire guna
arduru beti etzuna
ta azkenik gabe belaunik belaun
damaizkik seme trebeak,
batzuk jun ala besteak...
ta Sortaldetik Sarkalderako
ostadarrean Bakaldun,
ire erreņuak ezin etzanik ezagun.
Mendez mendeko maratonean
Olinpiade txapeldun
bakar bait ator ta oa. Bakar. Bak-aldun.
Abendats.
Eusko abendaren arnats.
Arnats, alatz, ardatz, laratz,
baratz, meatz, Ats. Ats. Ats.
Abendats. Abendats.
© Salbatore Mitxelena