A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KANTUZ!
      (1929-1935)

OIALDUN ONTZIAN
      (1929-1935)

EURIA TA URIA
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

BERTSOLARI ZAPUZTUA

        Santi Onaindia , 1929-1935

 

 

Bide azpiko etxean

—lore baratz narua—

Maiteder bizi da txairo,

barnean daula sua.

 

Lili ezpaten artean

—txori zauritu antzo—

naikari biziz aserik

ikusi neban atzo.

 

izarrakaz dagi ames

—sai goizale bikaiņa—,

barruan dauan atsona

doakola tartaiņa.

 

Zuk, ostera, bertsolari!

—gatza ta pipermiņa—

jo dautsazu leio ondoan

goiz-tobera txiliņa.

 

Ez eutzun zirkiņik, baiņa,

arean be ak egin,

ez biotzik astin-azo:

atxurdiņa zirudin.

 

Alde zendun andik «matsa

gordin yajok» esanik.

—Ez, geldo, mats ori ez dok

iretzat, ez, iņundik.

 

© Santi Onaindia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko