A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HISTORIA
      (1981)

NEGAR
      (1981)

HERRIMINA
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

LEHEN LIKANTROPO BELTZA

        Xabier Montoia , 1985

 

 

Argiak itzaltzen direnean

zoko ezkutuenetatik ere

Gaueko pizti goseti guztiak

irteten dira

ezezagunaren erresuma hedatuz

 

Argiak itzaltzen direnean

emaztea mugimendu ergel batez senarrarengana

saiatzen da hurbiltzen

baina zurrungek helas!

kanoikadak bailiran

jadanik ez diete arrabitei

lekurik uzten

 

Argiak itzaltzen direnean

botilak argitzen du bakarrik

hara doaz itsuturik

bere burua botatzera

gautxoriak

 

Argiak itzaltzen direnean

xaguxarrak eszenatokiaz jabetzen dira

eta haien hegalek txaloak ezabatzen dituzte

 

Argiak itzaltzen direnean

aurpegia haztatuz

irribarre egiten dut

badakit eta aurrerantzean

argia ez dela zorigaiztoko oroipen bat

besterik izango

 

© Xabier Montoia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko