Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZURE PRESENTZIA
(1980)
EZ ZEKINAT MISTIKAZ EZER
(1994)
AURRENEKOAN POESIA HITZ BATEZ HASTEN DA
(2000)
IZANGO DA
Tere Irastortza , 1982
Izango da
zubiren batean,
haizearen gordelekuko
bidean,
itsaso berriren batean,
tanta urdin eta pinporta arrosaz
bildurik.
Aurkituko dugu
putzu zaharren batean,
ihintzaren txokolate usainez
gozaturik.
Aurkituko dugu
izaretako izar-urratsetan,
urratuetan
gauak lorrean uzten duen
tristuraz,
malkoz bustirik
dizdira betean,
tximista irmoturen batean.
Izango da
instante berririk
biharren bat.
© Tere Irastortza