Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZURE PRESENTZIA
(1980)
IZANGO DA
(1982)
AURRENEKOAN POESIA HITZ BATEZ HASTEN DA
(2000)
EZ ZEKINAT MISTIKAZ EZER
Tere Irastortza , 1994
Ez zekinat mistikaz ezer
santuek esan eta nik sinistu ez nuena baino.
Hotza naun —dion— eta itsasoa oraindik laino
Hitz bakoitzeko txikitzen naun —zionat—
hire aurrean,
hitz bakoitzean uzkurtzen
laino beltzera eramanda.
Hotzik naun eta hik, itsasbazterreratu gabe oraindaino,
hitzen ordezko irria,
amodioaren ordezko zina
—guztiaren ordezkagiria
ezerezaren azaldu nahia—
Ez zekinat ezer mistikaz:
hik esan eta nik sinistu nuena baino.
© Tere Irastortza