PARETA
Txema Garcia-Viana , 1986
Pareta hori, gure pareta duk.
Luze, oker eta zikina
gure desio lizunen oihal zabala,
«haruntzago» baten muga zorrotza.
Haren magalean Pablok amodioa egin
ikustezinezko musa batekin,
eta txikitan idiarena jotzen genian
amaigabeko paperezko orgasmotan.
Gure gogoak marraztutako hamaika
burutazioz
nazkaz
pozez
josirik adrilu beltzak,
amapuntako babestaile hi,
gure malkoez indartu eta luzatutako
sustraiek
gogor eusten ziotek.
Pareta hori, gure pareta duk...
© Txema Garcia-Viana