NIREKIN
Txema Garcia-Viana , 1986
Rockak paretak
jotzen dituenean
usapalak olio putzutan
jausten direnean
itorik
eta neure paisaia
beltz eta zilar
larru eta metala
nagusitzen denean
nire ondoan behar haunat
zerbezakin biok itotzeko
oroitzapenek
—labana zorrotzak—
barrena urratzen didatenean
malkoak ezin atera direnean
toki bat uzten dinat
neure ustelkerian.
© Txema Garcia-Viana