Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MANTXA BAT KOLTXOIAN
Txema Garcia-Viana , 1986
Gaizki egin duk
lo
begira
ondo
sahietsezurretan duk
hor!
gizaki ttiki
xelebrea
ez zanpa
hor!
bi muturdun
gorbata
hirekin ari
kontuz
hor!
hamaika azalpen
siko-fisiko
eta matematiko
hire kontra eta
adi
hor!
bere argitasunaren
menpe
omen
eta hiri zer
mantxa gorri
baten
mintzoa?
© Txema Garcia-Viana