A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BI AZITA, BI BASO
      (1980)

MARTXOKO EGUN EURITSUA
      (1985)

ASTEZKEN BAT
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

EZ NAGO BAKARRIK

        Txomin Hegi , 1978

 

 

Etxe honen atean

ez dago gakorik.

Nehork ez du senditzen

holako beharrik.

Xoko batean aldiz

hor, su bat pizturik,

etxe honen hormetan

ez nago bakarrik.

 

Bizi leku honetan

sartzen naizelarik.

Gogo-gorputzak arin

frango harroturik.

Edo leher egina

asko kurriturik,

ostatuņo honetan

ez nago bakarrik.

 

Ibili naiz askotan

batzutan galdurik.

Bidexka hertsietan

ekiak errerik.

Bai edo ilunpean

gauak argiturik,

nere herriko menditan

ez nago bakarrik.

 

Zerbait berriren bila

ez naiz etsiturik.

Izaite bati buruz

indarrak emanik.

Askok pito batentzat

naukate harturik,

baina bide horretan

ez nago bakarrik.

 

© Txomin Hegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko