A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ NAGO BAKARRIK
      (1978)

MARTXOKO EGUN EURITSUA
      (1985)

ASTEZKEN BAT
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

BI AZITA, BI BASO

        Txomin Hegi , 1980

 

 

Bi azita, bi baso

boteila bat erdi hutsa,

ogiaren mami gozoa

mahai honen ezkinan.

Eta, nere aldean,

zure presentzia,

ene bihotz ahularen

aterbe samurra.

 

Nik ez dakit, biharkoa,

zertaz egina izanen den,

gure sugar beroenak

orain ditugunez erretzen.

Zer nahi gisaz, nik ez dut

betiko amodioan sinesten,

denboraren higadurak

ez baitu nehor baztertzen.

 

Nik ez dakit, biharkoa,

zertaz eginen diguten,

zorion faltsu guzien

asmatzaile trebeek.

Zer nahi gisaz, katiximak

ez ditugu segitzen,

baizik atsegin batean

oraino batzutan sinesten.

 

© Txomin Hegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko