A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ NAGO BAKARRIK
      (1978)

BI AZITA, BI BASO
      (1980)

ASTEZKEN BAT
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

MARTXOKO EGUN EURITSUA

        Txomin Hegi , 1985

 

 

Badira arrats batzu

nun ez baitakit

zer hanta

arrazoinaren eta

erokeriaren bitartean.

Zure aurpegia, zure begi beltzak

ikusi ditut.

 

Badira arrats batzu

nun ez baitakit

zer hanta

elearen eta

jestuaren bitartean.

Zure aurpegia, zure begi beltzak

hurbildu ditut.

 

Badira arrats batzu

nun ez baitakit

zer hauta

presentzi eta

bakartasun baten bitartean.

Zure aurpegia, zure begi beltzak

nereganatu ditut.

 

Eta, atzo,

hortan gelditu gira,

elgarri musu bat

eskaini gabe,

gauak barreatu

duelarik

elgarrekilan hasia ginuen

arratsa.

 

© Txomin Hegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko