A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

AMOREN KONTENTUAK

        Rafael Mikoleta , 1653

 

 

Amoren kontentuak

Ez dabe irauten,

Kanpoan lorak legez

Dira galsaiten.

 

Lar adi bazagokaz

Fabore bateri,

Etorriko jatzu

Gatxa bertati.

 

Ta ahaztuten badozu,

Ez dozu ondo egiten

Kanpoan lorak legez

Dira galsaiten.

 

Alkar on baderetxe,

Bertan zeloak

Penaz betetan ditu

Bien gogoak.

 

Honegaz amoreak

Dau gogaituten.

Kanpoan lorak legez

Dira galsaiten.

 

Atzenengogino

Kontentu izanik,

Ez da inor joango

amoreaganik.

 

Urtan bitsa legez

Dira joaten.

Kanpoan lorak legez

Dira galsaiten.

 

© Rafael Mikoleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko