A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

INSTANTE BAT
      (1995)

TRAUMAK
      (1995)

ITSASOA EMEA DA
      (1995)

  literaturaren zubitegia  

 

BILUZIRIK

        Ur Apalategi , 1995

 

 

Gaur biluztu naiz zure aurrean.

Zure begieri eskaintzen zaion gorputza

Aldi berean hezurtsua, gihartsua,

Bainan exe leuna eta zauritto batzuen aztarnaz osatua da..

Fereka dezakezu gogokoa baduzu.

Orduan sornatuko duzu

B‚hatzpean azala plazerrez ikaratzen.

Malko bat ixur dezakezu bere gainera.

Orduan maindira epel bat bailitz

Inguratuko zaitu eta mihizkatuko dizu

Masaila gorritu hori.

Maliziaz beteriko hatzamarrez kilika zenitzake

Bere saihetsak ustegahean.

Orduan miraila batek bezala

Arnasera itzuli bezain luter

Ordain gozo bat itzuliko lizuke.

Urrundu zaitezke beregandik, bihotza hozturik.

Orduan berak emeki emeki

Idekiko luke zuk ezarritako hesittoa

Argi epelak goxa ditzan

Zure pentze minduak.

 

Gaur biluztu naiz arroparik erantzi gabe.

 

© Ur Apalategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko