TRAUMAK
Ur Apalategi , 1995
Trauma pertsonalak dira
oilianetako lianak bezalakoak.
Beren beharra dugu gorantz joan ahal izaiteko;
beraietaz baliatzen bait gara,
hostoak bezala,
liana inguratuz,
zorutik altxatu ahal izaiteko.
Traumak dira gure benetako enborrak.
Traumarik gabe bizi denak
(noski, pertsona hipotetiko bati buruz ari naiz)
zoruan geratzen da; belarra bailitz,
zoruaren zabalera kubri ezinean
galtzen dira bere indarrak.
Ez dago arbola garairik zoriontsuen artean,
belar gozoa (edo zozoa) baizik.
© Ur Apalategi