Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HAU DA AZPEITIA DIOT
(1993)
POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT
(1993)
IRAULTZA HASI BESTERIK EZ DA EGIN
(1993)
NIK HEGAN EGIN DEZAKET
Xabier Aldai , 1993
Nik hegan egin dezaket.
nik.
ni giza dorreen gainetik beso buru zorri hanka gainetik
hegan egin dezaket nik
itsu emakoi atsogizon lepradun diruzale
sama gainean burua zapaldua oinen gainean urdaila
emagaldu lizun lapur ardi
hegan egin dezakeen
mihi gabeko mendeku egarria naiz ni
zuen kateak gogorrak bait dira
senide maiteak galduak anaiak
sinesten bait dut zuengan
zuen heriotzari begira
han egon naiz
lurra alde batetik bestera zabaltzen
nik hegan egin bait dezaket
ez zarete salbatuko
zuen kateak gogorrak bait dira
ez engaina zeuon buruak
ez agurrik
hegan egin dezaket.
nik.
lurrera egin dezaket
© Xabier Aldai