Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SEGUNDO BITAN
(1969)
AMETS EGIN DUT ANTZINAKO GAU LUZEAN
(1969)
ERROMAN
(1971)
LURRAK JANTZIKO NAU
Xabier Azurmendi , 1969
Lurrak jantziko nau
lurrezko moldean.
Ama lurraren besotan
antzinako ametsak
ezer ezak.
Lurrak jango nau
lur izango naiz
lur.
Lurrak jango du
bolkan hau,
ainbeste sufritu erazi didan
bolkan hau.
Lurrak jango nau.
Lurrak moldako dit hobia
gorputzaren neurrira,
fosildu nadin
Euskalerriko lurrean.
Bolkan hau
lurrak jango nau.
Ez da sortuko lorerik
lurrak jango didan odoletik.
Edurra bezela
urtu,
lurrak jango nau.
© Xabier Azurmendi