A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MARIA ALEGIAZKOA
      (1885)

  literaturaren zubitegia  

 

DESERTURRA

        Agustin Etxeberri , XIX. mendea

 

 

Biziaren primaderan armetara gaitea

Zorigaitzik dorpenak zitzautan jasaitea.

Desertatuz uste nuen hobeki izaitea:

Pentsamendu zoroa, hik egin naikan kaltea!

 

Buru-kolpe itsua, hik egun batzuengatik,

Sekulako zertako nauk galarazi herritik,

Aita-ama haurrik eta adixkiden artetik.

Gehiago ote naitek ikusiren bizirik.

 

Gaizkirik den gutiena egin gabe nihori,

Gaxtaginik handiena naizela dut iduri.

Zer malura, gehiago etzautala zilhegi

Agur baten erraitea nere sorlekuari!

 

Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan.

Bihotzeko har batekin izpiritua alan,

Ametsetan ere beti mugarrien ikaran.

Beti beldur aintzinegi sangoa sar dezadan.

 

Gauaz eta egunaz dut begien aitzinean,

Sor-etxola nere hura larrain bixkar batean:

Bixta-bixtan hantxe dago iturri bat aldean.

Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean.

 

Non zaituztet, mendi urdin, txirripa ithurriak,

Nere behi, ahuntz eta ardi bizkar guriak,

Non lehengo nere bide, txingola iduriak,

Amets histu bat neretzat zaretenak guziak.

 

Besta egun herrikoan nere gazte lagunak

Txirola joz, badoatzi kantuz plazara denak:

Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak,

Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!

 

O ezkila! hi neretzat lehenik jo huena,

Hik orobat joko bahu nere azken orena!

Hire itzalean nian bizirik urosena.

Aditzean mendi hetan hire hats-beherena.

 

Nere ama orai urrun, kausitzen dut niganik;

Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.

Ni hor, ez adiskide bat nitaz arta duenik,

Ni hor, nere oinazetan konsolatzen nauenik.

 

Hemen jende arrotzetan ni hiltzen naizenean

Bihotz minik gabe naute ezarriren lurpean.

Nor daut gero, noiz edo noiz, oroitzapen batean,

Loretto bat pausaturen nere tonba gainean.

 

Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria,

Desterrura bertze behin ez nindake abia.

Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia

Hemen ezinbertzean dut higaturen bizia!

 

Ur-txirripa ez da kaltzen nihoiz ber' ohetik,

Ez eta ere arroka, sortua den menditik.

Hek bezala sorlekuaz amodio izanik

Zuhur denak kanta beza beti bere herritik.

 

© Agustin Etxeberri    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko