ERANTZUKIZUNA
Xabier Izaga , 1998
«Nolatan
—galdetu zidan epaileak—
zergatik
egin dituzu
gizatxarkeriok?,
zu lako gazte bat...».
Eta epai gisa espero nuen
«Ez ezazula berriro holakorik egin»
haren ordez
hogeita hamar urtez giltzapean bizitzera
kondenatu ninduen
elastikoz aldatzen ari denaren
erantzukizun berberarekin.
© Xabier Izaga