BISITA
Xabier Izaga , 1998
Nor heldu zaik bihar?,
galdetu ohi diogu elkarri
bisita bezperan, eta gero zeldan
bizarra egiten dugu,
ama-edo heldu delarik
bizar aitzurra bi aldiz pasaz,
igandeetako arropak prestatu eta
distira ematen diogu
irribarre behartuari.
Batzuetan bisitatik itzulitakoan,
bertan hitz egindakoa baino areago
ahantzi edota isildu duguna gogoan,
elkarri galdetzen diogu:
nor etorri zaik?
© Xabier Izaga