Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR, BIHAR ETA ETZI
(1968)
BIDE EZKUTUA
(1968)
UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
(1968)
IHESI DOAZ OROITZAPENAK
(1968)
NI EZ NINTZEN TXORI
(1974)
MALKOAK EURI BALIRA
(1981)
BETOR GUREGANA
(1992)
ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN
(1992)
EZ HARROTU
(1992)
NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
(1992)
EZAGUTU ZENUEN
(2008)
DENA ESKATU GENION
(2008)
ZUEK, HIRI MAITEOK
(2008)
HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)
(2008)
HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
(2008)
URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
(2008)
HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
(2008)
ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA
Xabier Lete , 1992
Zoriontsu ortze arrotzaren pean bizi izan dena
bere sosegua ez zelarik nehoiz bestekoi aldatzen,
eta maitasunaren begi zuloetan sakon behatzean
atzipamenduaren gandu sargorririk ez duena antzeman.
Eta bere egunak, bata besteraren ordain,
dituena maite, altxor preziatuen zati berdin gisa,
ez duelako behar ihes doanaren itzalaren bila
oroitzapen ederrik asmamen sukartuen desbidean galdu.
Zoriontsu hura, atzera ez duena nehoiz begiratzen,
iraganak, piztia aseezin, lapurtzen baitigu
bizidun bakartien noraez ederraren azken esperantza.
Arraunak utzirik, uraren menturan sinisten duena
zoriontsu bedi, etorkizun gabe, hodeien pareko,
arratsaldearen sosegu haundira zentzu lokartuak bakez errendituz.
© Xabier Lete