Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR, BIHAR ETA ETZI
(1968)
BIDE EZKUTUA
(1968)
UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
(1968)
IHESI DOAZ OROITZAPENAK
(1968)
NI EZ NINTZEN TXORI
(1974)
MALKOAK EURI BALIRA
(1981)
BETOR GUREGANA
(1992)
ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN
(1992)
ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA
(1992)
EZ HARROTU
(1992)
NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
(1992)
DENA ESKATU GENION
(2008)
ZUEK, HIRI MAITEOK
(2008)
HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)
(2008)
HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
(2008)
URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
(2008)
HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
(2008)
EZAGUTU ZENUEN
Xabier Lete , 2008
Ezagutu zenuen
deserrotzearen biluztasuna ere,
hustasun erabatekoa
itsasertz mirestuetatik betirako agurtzean...
mintzorik gabe, galbidean mutu,
oinaze izugarririk ez zen orduan izan
etsipen epela eta desatxekimendua baizik...
hiri eta karriken oroitzapenak
ezin zintuen kontsolatu,
eta dolua
apaingarriz erabat husturiko
lurralde antzua zen...
denboraren sarea zarpiltzen baitzihoan
eta harekin zu desegiten
urratsez urrats,
kontakizunaren atal bakoitza
ametsik ederrenen hondakin...
bazindoan, hori besterik ez
eta ezerk, nehork ez zizun itxaroten.
© Xabier Lete