A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

DENA ESKATU GENION

        Xabier Lete , 2008

 

 

Eskatu, dena eskatu genion bizitzari

argia, gozamena, jakituria,

paradisuetako hondartzetatik

herbesteratuak izan ginen arte...

baina trenek gauerdietan

xixtuz iragarritako bidaia

helmuga harrigarrietara egitean

ni ere bidaiari izanen naiz

bizidun ororen edalontzia hondarreraino hustuz...

baina birlotua orain uneari, orduei

urruneko hiri ederren itxaropenik gabe

larrosen urrinaz oroitzen naiz

eta gorputz jainkotuen erakartasunaz...

hor jardin isila baratzondoaren ezkutuan

etxearen ibilgune beti berrasmatuak

oihan hezearen abaroa mendi hegaletan

eta palmondoen itzalean

dohain eta emaitzen ekialdeko itsasegiak...

haruntz noakizue betirako, ametsen galbidetik

adiskide maitatu gaur ia ahaztuok.

 

© Xabier Lete    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko