Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR, BIHAR ETA ETZI
(1968)
BIDE EZKUTUA
(1968)
UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
(1968)
IHESI DOAZ OROITZAPENAK
(1968)
NI EZ NINTZEN TXORI
(1974)
MALKOAK EURI BALIRA
(1981)
BETOR GUREGANA
(1992)
ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN
(1992)
ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA
(1992)
EZ HARROTU
(1992)
NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
(1992)
EZAGUTU ZENUEN
(2008)
DENA ESKATU GENION
(2008)
ZUEK, HIRI MAITEOK
(2008)
HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)
(2008)
URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
(2008)
HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
(2008)
HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
Xabier Lete , 2008
Itxaro Borda, ifarraldeko poetari, maitasunez
Hurbiltzen naiz aldizka zuen lurraldera udazkenean
eta begiratzen ditut landa, muinoak, egoitza gizakoituak,
gaztetako urte haietara nindoake atseden bila
etenik gabeko ametsean begiak pausatuz,
deus ez gehiegirik, ez handiegi, ez ttipiegirik
lo bat, emaiguzue zuek lo bat gizagaldu nekatuei
anparuarentzat sortuak izan ziren soroetan
mendixka eta sedazko belazeetan,
mintza goraki kanturik apalenekin
hurbil erromesari aberri baten ferekak
lanturuak ere bai agian
urrundutakoen, itzalitakoen omensari oturuntza anaikorretan,
haurride ninduzuen galbidean ere
ezin batek ederrestearen lehiari pena zekarkionean,
han galdu ginen izan nahiaren argudioetan
izatea eta irautea hain erraz zitezkeenean
arrotzen araudiek estekatu ez bagintuzte
ala gure bidegabekeriek agian,
non dago, diot orain, antzinako miresmena
zergatik itzali zitzaigun adeitasunaren argizaria
norat galdu ziren solasak, erranak, lagunak
zer ibarretatik doaz zaldun erratuen itzalak,
han ote gaude ala ahazturak herbesteratu ote gaitu...
udazkenean hurbiltzen naiz aldizka zuen lurraldera
eta nere so liluratuan negarra dago malko isilez
etsipenaren halabeharrera behin eramanak izan ginenontzat.
© Xabier Lete