EZKILA
Goietxe , 1875
Maite dut goizean xorien errepika
Arbolen artean airearen musika,
Uraren auhena, ttortoilaren kantua,
Bainan maiteago ezkilaren soinua.
Ezkilaren botza zoin den xarmagarria!
Herrian ezkila egiazko xoria,
Errepikaz beti, beti atzarria
Kobrezko ahoan burdinez du mihia.
Dorrearen puntan ezkila beilan dago,
Soldadu bat baino gau-egun erneago.
Sua nonbait, nonbait etsaia agertzen da,
Ezkila kuxean oihuz abiatzen da.
Ezkilaren botza ageri da denetan
Mendi gorenean, zelaian, haranetan,
Nigarrez iduri doluzko egunetan
Irriz eta kantuz egiten alegeretan.
Ezkilaren botza da herriko bizia
Ezkilarik gabe herriak zer grazia!
Gorputz bat litake arimaz gabetua,
Alargun triste bat, presuna bat mutua.
Oi! Zoin ungi duen ezkilak predikatzen
Denentzat badaki hitz on bat atzematen,
Probeari dio: Deus ere probe zen,
Ohetzat ez zuen lasto puxka bat baizen.
Hedoietan goiti arranoa badoa,
Iguzkiko argi garbian mainatzera
Bainan ezkilaren botza gorago gaten
Gure otoitzekin zerura da igaiten.
Bai hegaldatzen da zeru gorenetara,
Jausten ere berdin purgatoriotara,
Gure adixkiden, ahaiden peskatzera,
Uriaren pare lur idorren gainera.
Diot beraz berriz... Bait maite dut musika,
Harrixken erdian nigarrez ur xirripa,
Oihan isilean ttortoilaren kantua,
Bainan maiteago ezkilaren soinua.
© Goietxe