Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
OHEA
(1919)
UDAZKEN
(1926)
BULTZI-LEIHOTIK
(1929)
URTE-GIROAK ENE BEGIAN
(1930)
PARISKO TXOLARREA
(1930)
EUSKO BIDAZTIARENA
(1931)
ASABA ZAHARREN BARATZA
(1931)
IZOTZ-ONDOKO EGUZKI
(1931)
ETXEKO KEA
(1932)
NESKATX URDIN-JANTZIA
Xabier Lizardi , 1927
Udaberri, uste ezik,
arki dut basoan.
Neskatxa da, ta urdiņez
yantzita ziyoan.
Urdiņa yazkia, ta
begia areago:
alakorik itsaso
barean ez dago.
Begi eder-goseok,
ase zakidate!,
iņon ezpaiditake
ederrik, au beste.
Mamia du nsian
oretua, iņolaz,
loreil-laņo goiztar ta
marrubi odolaz.
Arbazta igarrarena
bezin su zolia
Egun-ek biztu dio
yorik illedia.
Aren oņek ikutzen
ote dute lurra?
Ezetz diot: ezpaita
malgutu belarra.
Billuzik zan basoa
negu ondarrean,
neskatx urdin yantzia
bertara danean.
Zebillela, ats epel bat,
usaiez yoria,
dama; ta adar beltzetan
erne da bizia.
Orriz orri yazten da
basoa, gozoro...
Bakan-bakanka, lnen...
Sarri-sarri, gero.
Eguzki itzulberriak
(maitari goiztarrak)
munkatu du basoa,
(munkatu senarrak)...
Emazte ezkonberria
dala uste basoa...
Aren dardar emea...
Aren par gozoa!
Ustez, buru gaņean
gaua dut, argia,
amaika izar urdiņen
dirdirak yosia...
Ustez, ur orlegiak
nituan oņean,
izarrok ziralarik
islatzen urean...
Gezur amesgarria,
lillurak sortua!
Goien urdiņa nuan,
ostoak xtua;
ban, berriz, urrezko
yarioz argiak
belarrean oi ditun
begibil zoliak.
Marmarra dabil goien,
ezin daikezuna
ots ezti dan igerri,
ala ixiltasuna.
Bat-batez, eun txoriek
eztarriak eten,
ta aberaski zabala
bitxiz yantzi zuten...
Egun-eunez yantzia
berrikusi naiez,
bira ditut begiak,
bira, baņa... iņon ez!
Non da, non da sorgiņa,
basoak maitea?
Begiaz dut, alperrik,
yo aren bidea.
Yoana zan... Yoana,
neri, biotzean,
kezka-beldur eztia
yosi ondorean...
Maitetasun azia:
ene udaberria:
neskatx tankerakoa
ta urdiņez yantzia!...
© Xabier Lizardi