A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

OHEA
      (1919)

UDAZKEN
      (1926)

NESKATX URDIN-JANTZIA
      (1927)

BULTZI-LEIHOTIK
      (1929)

URTE-GIROAK ENE BEGIAN
      (1930)

PARISKO TXOLARREA
      (1930)

ASABA ZAHARREN BARATZA
      (1931)

IZOTZ-ONDOKO EGUZKI
      (1931)

ETXEKO KEA
      (1932)

  literaturaren zubitegia  

 

EUSKO BIDAZTIARENA

        Xabier Lizardi , 1931

 

 

BIDAZTIAR-DEI

 

Aberriaren abots eztia,

gogamenaren ezkon xuria:

ekatzan esku guria,

atorkit geldi-geldia,

uztagun, aldikoz, Euskalerria.

 

 

LARRE-LORE

 

Eder aunagu, mintzo yoria,

eder, benetan, garoz yantzia:

larre-loretik eztia,

basotik euskal mamia,

laster sortzen ƒl duk, Olerkaria!

 

Ta, ala Yaunaren gogo baledi

nik gogo dudan bezin gartsuki,

euskotar azal ta mami,

gure erriaren olerki

garaia, norbaitek lˆnbailˆn begi!

 

 

ORO-MINTZO

 

Baņa nik, izkuntza larrekoa,

nai aunat ere noranaikoa:

yakite egoek igoa,

soina zƒr, berri gogoa,

azal orizta, muin betirakoa.

 

 

AMETS BIDEETAN BARNA

 

Ez adi beldur, nere Maiteder:

baserriz landa nai aunat ager-

arazi, bazterrik bazter,

arroki; ezpaitun ezer

lurbiran ederrik i bezain eder!

 

Gogamenaren ezkon ez antzu,

ezteiondoko bide diņagu.

Otoi, Yauna, ibilgo-buru,

maitasun-edermin-zitu,

aur begi-argirik anitz bekargu.

 

                * * *

 

Itsaso bare, zelai urdiņa,

muga biribil, belar berdiņa:

goizaldea duk sorgiņa!

Dirdaiez ikus egiņa

mende-neurle dugun kurpil ariņa...

 

                * * *

 

Iguzkipean ugartedia...

Ur zabalean oial zuria...

Zuaitz arrotzen azpia,

eun oztiņek itzalia!

 

Or bide zetzan Gerbault bakartia...

 

                * * *

 

Lekaro zabal lurraren gerri,

ondardi kiskal eriogarri:

bidazti begiek sarri

aidean baso ta iturri:

bertaraņokoan ondarra gorri!

 

                * * *

 

Dagigun arraun Izotz-errira,

zƒrren aztarrik danentz begira:

amaika yoan ta bira

eginik igaz baitira,

eskuan arpoia, soņean zira!

 

Legorra zuri, beltz itsasoa:

izotz bat untzi gure ibilgoa...

Bakarte yaungoikozkoa!

Xoil, egazti bat diyoa

odeien senide, zabal egoa...

 

Kanta ditzagun ango gau luze,

ango illunabar su gorriz bete;

gizonek elurra aterpe,

lurralde gizenik gabe,

gure Euskalerriaz ain guziz beste!

 

                * * *

 

Iri nagusi, giza erlauntza:

zorapenezko aruntz-onuntza,

sumabearra, yakintza,

sal-eros ekurugaitza,

gure elkar-indarrak itzuli bitza!

 

                * * *

 

Ortzi oro ta egute oro

yaso, ikus-ƒla, ta abes gozoro...

Apaindu zernaitarako:

agi gai adirazteko

gizaki guzien alderdi ta asmo.

 

 

GURENTZA

 

Ta, bˆko gaiok agor-ezkeroz,

Iguzki-k ezin urtuzko egoz

(Ikar-ek ez bezelakoz)

goazeman zerura igoz,

izar urdiņetaraņoko asmoz!

 

© Xabier Lizardi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko