ALARGUN ZOROARENA
Telesforo Monzon , 1940
«Etxebeltz» baserriko
Alargun zoroa,
egunez ez ageriko...
Gauaz irtetzen sorora...
Ta illuna zulatuaz
irrintzi zorrotzez
bere itzok egazka doaz
mendiz-mendi, oiartzunez
«Ni naiz ni, —dio— alargun zoroa!
Senar ta iru seme batean galdua...
Aien oiak oztu dizkik, guda madarikatua !
Bel-beltzez yantzi, illeak aske utzi,
egunaz gau egin ta gauaz irrintzi...
«Non dira beste zoro oiek, gudan nai zutenak asi?»
© Telesforo Monzon