Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GUTAZ ARI ZIREN
(2003)
IN THE DARK SIDE
(2003)
ZAUNKA DARRAITE
(2003)
LANGILEAK
(2008)
BIRRINDUTAKO ETXALDEAK
(2008)
INTERROGATORIOAK
(2008)
EURIAK BUSTITAKO ILUNABARREN ANTZERA
(2008)
BADITUT
(2008)
ESTAZIOKO TRENAK
Txili Lauzirika , 2003
Lehengoan zutaz galdetu zigun Baudelairek,
betilun aldegin zuen lehenbailehen
estaziotik ateratzen zen
lehendabiziko trena
hartu behar zuela esanez,
bat-batean aldegin zuen...
Eskuarekin diosala egiteko ere
ez zuen izan denborarik.
Kapelua eta txamarra
aulkian ahantzita utzi zituen
zigarreten kea bezala
eskuartean abaildu zen
haren presentzia.
Egia esan... ez zitzaion arrazoirik falta
estazioko trenak ez dira gelditzen
inoren zain garai hauetan.
Camile, arrazoi zuen Baudelairek
egunak grisak esnatzen zirela esatean
arrazoi zuen nolabait
betiko erantzun berdinen zain
zutaz galdetzen duenean
bidaltzen dizkizun fax-ak
leitzen ez dituzunean
arrazoi du Baudelairek
gutunen erromantikotasuna
hil dela aldarrikatzean.
Arrazoi zuen gaixoak...
nahizta estazioan
ez den gelditzen (sekula)
trenik bere zain
arrazoi zuen Baudelairek
gauaren erdian
loreak hilik
esnatzen direla
esatean.
© Txili Lauzirika