Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GUTAZ ARI ZIREN
(2003)
ESTAZIOKO TRENAK
(2003)
IN THE DARK SIDE
(2003)
LANGILEAK
(2008)
BIRRINDUTAKO ETXALDEAK
(2008)
INTERROGATORIOAK
(2008)
EURIAK BUSTITAKO ILUNABARREN ANTZERA
(2008)
BADITUT
(2008)
ZAUNKA DARRAITE
Txili Lauzirika , 2003
Egunero eguerdi aldean esnatu
eta gosaldu gabe kalera atera.
Loaren arrastoak oraindik aurpegian
tabernara heltzen zara.
Kafesnea atera orduko piztu duzu kanutoa.
Oraingoan ere ondokoak utzi dizu txina.
Dirurik gabe zabiltzala
eta bizitza puta honetan
izorratzeko gaudela esan duzu
hitzak txistua bezala boteaz.
Egunkariak lasaitzen dizu barrena
«Odolak isuri eta isuri jarraitzen duela
eta ezer ez dagoela galduta...»
Ke putzadak eta irribarre bat tarteka
gertakarien orria irakurtzean.
«Irabaziko dugu» esan duzu
eta denek uste dute futbolaz ari zarela.
Gaixoa, kementsua
sentitzen zinen
poliziak pistola
kaxkarrean jarri arte.
Oraindik gauero
balen txistuak aditzen dituzu
buru ondotik pasatzen.
Eta estuasunak itotzen zaitu.
Txakurrek zure ametsetan
zaunka darraite.
Oraindik korrika ikusten duzu zeure burua
oinak lurra ikutzeko indar barik
eta gauero atxilotzen zaituzte.
Esnatu eta ziztu bizian abiatu zara
periodikuetan ote zauden ikustera.
© Txili Lauzirika