A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ENPERATRIZARI

        Joanes Otxalde , 1868

 

 

Sortzez Eskualdun, soldado xortetik,

Gerletara joan nintzen aitamen aldetik,

Nigarrez maiteņo bat herrian utzirik,

Ez zuten uste berriz ikus ni bizirik...

Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik,

Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik.

 

Lehenbiziko sua, hantxet Italian,

Frogatu izan nuen Magenta-zubian,

Lerro osoak zoazen lurrerat aldian,

Enperadorea zen han gure erdian,

Harentzat hilen ginen guziak lorian,

Harentzat hilen ginen guziak lorian.

 

Magentaren ondotik, gero Solferino,

Hain su bizirik ez da izan egundaino.

Gur' Enperadorea, biba zu oraino!

Han ere suharrago baitzuen gu baino

Etsaiak arras amor eman arteraino,

Etsaiak arras amor eman arteraino.

 

Bolboraren lanoa altxatu zenean

Napoleon galopan, ezpata eskuan,

Begiak erabiliz bere inguruan,

— Non da etsaia, dio, joan deia airean?

— Horra non den ihaurri, etzana lurrean,

Horra non den ihaurri, etzana lurrean.

 

Erromatik entzun da oihu bat Frantzian,

Mauduler batzu dira hasi errabian

Gure Aita Saindua bortxatu nahian.

Bainan indarra urtu laster bihotzean,

Frantziako bandera agertu denean,

Frantziako bandera agertu denean.

 

Erromatik Frantzian berriz sarturikan,

Amienxen nindagon izurrite hartan.

Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,

Harekin hari ginen guziak borrokan,

Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan,

Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan.

 

Bere palaziotik entzunik berria,

Huna Enperatriza, zalu ethorria,

Eriz eri dabila... zer ikusgarria!

Iduri aingeru bat Jaunak igorria,

Zureganik zenbatek ez dugu bizia,

Zureganik zenbatek ez dugu bizia,

 

Sei urteren buruan, jin zautan orena,

Aspaldian Jaunari galdatzen nuena,

Ene herri maitera naiz alde bat jina,

«Urtzo, begi urdina, hain fidel egona,

Orai aldean zaitut espos hein bat ona,

Orai aldean zaitut espos hein bat ona!»

 

Haurretik maitaturik Jaunaren legea,

Beti baliatu zait prestu izaitea;

Ongi zerbitzaturik Enperadorea,

Badut ohore frango, badut gurutzea.

«Bide beretik habil, hi ere, gaztea!

Bide beretik habil, hi ere, gaztea!»

 

© Joanes Otxalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko