A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

LERRO BERDEA II
      (2004)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

VILLAVESAN
      (2010)

LAU ARDO KOPA
      (2010)

BLUES ARINA
      (2010)

MUNDUAN EZ ZAUDELA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

JUDASEN ARBOLA

        Edu Zelaieta , 2002

 

 

Bihotz itxurako hostogalkorrak.

Idurizko amodio-zuhaitza:

Bertan egingo nuke lepo

Maite zaitudala.

 

Hemen ez bazeunde,

zure hutsa sumatzen dudala

esan nezake.

 

Hemen ez bazeunde,

Zu nirera etortzeko irrika

Izan nezake.

 

Hemen ez bazeunde,

Zu gabe ezin naizela bizi

Aldarrika nezake.

 

Hemen ez bazeunde,

Zure gorputza izerditan blai

Desira nezake.

 

Hemen ez bazeunde,

Hau bezalako hamaika olerki erromantiko

Konposa nezake.

Hemen ez bazeunde, bai.

 

Zeren eta orain hementxe zaude

Eta ni mutu eta geldi nago,

zu noiz aldenduko zain.

 

© Edu Zelaieta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko