Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
IZARA BERRIAK
(2002)
HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT
(2002)
GU IZAN GARA
(2002)
NIK EZ DUT EZER EGIN
Gaizka Amondarain , 2002
Elurrak gaua desterratu zuen
eta hiria argiz jantzi negu erdian
Haizeak ume bat bahitu zuen kometa eta guzti
Eta jendeak ahozabalik begiratzen zion
negarrez zerurantz zihoan umeari
Papelontzietan erretako argazkiak baino ez
Tabernetan kantu zaharrak entzuten ziren etengabe
Boteila hutsak pilatzen ziren portaleetan
Eta bakardadeak bizitako agureak
ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere
Lanpara bat piztuta bosgarren solairuan
Hormigoizko lautada biluzia bihurtuko zen hiria
Trenbideak, agur baten pentagrama difuminatuak
Telefono deiek ez zuten amodiorik egiteko balio
Katuak protesta moduan larrua jotzen hasi ziren
goizaldero amorratuta
Eta eskaileretan agertu zen postaria hilda
Norbaitek gure gutunak lapurtu zizkion
Eta errekak ur gabe geratu ziren egunetik gauera
Gu zubian pausatzen gara errekari begira pentsakor
«Egin dugun bakarra harri bat botatzea izan da!»
© Gaizka Amondarain