A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NIK EZ DUT EZER EGIN
      (2002)

HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT
      (2002)

GU IZAN GARA
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

IZARA BERRIAK

        Gaizka Amondarain , 2002

 

 

Lupa batez ari naiz

              atzoko egunak utzi zituen aztarnei begira

Axola ez arren, jakin nahi nuke nondik egin zuen ihes

Zenbatgarren bagoia bahitu zuen

Ea bide urperatuak aukeratu zituen

              ala damuaren laberintoan galdu zen

Patua dakusat kiribiltzen etxe aurreko patioan

Eta etsipenezko hektareak zabaldu ditu egun berriak kalean

Gure funtsa harresitu zuen arkitektuak

              izango du azalpenen bat

Pauso bakoitza galdu den segundu bat dela pentsatzeko

 

Ez dut behar izara berririk

Ditudanak ditut gogoko

Nire usaina darie

Hirurogei kiloko etsipenezko hektareen usaina

 

Egunero fumigatzen dituzun hektarea horiek dira nireak

Nekatu dira dena urrunetik ikusteaz

Eta desio guztiak jaretsi nahi lituzkete

Begi horiek zeruarenak ala itsasoarenak diren jakin orduko

Bagoi guztiak zeharkatu nahi lituzkete oihukatuz;

«Nork galdu zuen aukera bat atzo?»

 

Baina badakit zu aurreko estazioan gelditu zarela

Eta bagoietako jendea eroa banintz bezala

              geratuko zaidala begira

 

Itogarria da sentsazio hau

Ezagutzen ez dudan zerbaiten ausentzia

Eta logelako leihoan etxeko alfonbrak astintzen ditudan bitartean

Gogoratuko naiz gure funtsa harresitu zuen arkitektoaz

Atzoko egun madarikatuaz

Eta pauso bakoitzean galtzen ditudan segunduez

 

Zure begiek eta nireek sasoi batez elkar ezagutu zutelako

              eta orain ahazturaren testigu isilak baino ez dira

 

© Gaizka Amondarain    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko