Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NIK EZ DUT EZER EGIN
(2002)
IZARA BERRIAK
(2002)
GU IZAN GARA
(2002)
HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT
Gaizka Amondarain , 2002
Heriotza ez den beste zerbait nahi dut gaur gosaritarako
Barruan dudan atzerritarra izan nahi dut berriro
jaioberritan bezala
Negar egin, negar egin beldurrik gabe
Eta heriotza ez den beste zerbait sentitu ferekatzen
Taupadak eta unibertsoa kopa batean urtzen
Ez dut idatzitako hori guztia izan nahi
Barruan dudana baino ez dut erakutsiko aurrerantzean
Ez eskatu bisaia berririk
Nik sortutakoak edozein kale izkinatan aurki ditzakezu
Supermerkatu aurreko akordeoi-jolea naiz
Horrelako egun batez hil zutena
beti kantu bera jotzen zuelako
Heriotza ez den beste zerbait nahi dut
Udaberriak idatzitako manifestua
edo gidoirik gabeko filma
Sortu dezadan amaiera gabeko istorio bat
Eraman dezadan nirekin alde guztietara
Eta amaiera heltzean asma dezadan nik neuk neurea
Badut atzerritar bat barruan inork ezagutzen ez duena
Istorio bat daukana kontatzeko
Munduko bazter guztiak ezagutzen ditu
Pauso motelez ibiltzea gustatzen zaio
Loak hartutako parajeetan unibertsoa xurgatzea
Ez daki ondoegi hitz egiten
atzerritarra baita,
Baina utz ezazu momentu batez aske
Eta ikusiko duzu nola estaltzen dituen itsaso guztiak belarrez
© Gaizka Amondarain