A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NIK EZ DUT EZER EGIN
      (2002)

IZARA BERRIAK
      (2002)

HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

GU IZAN GARA

        Gaizka Amondarain , 2002

 

 

«Gu izan gara» esan dugu pauso bat aurrera eginez

Gu izan gara zuen leihoak apurtu dituztenak

Eta beste pauso bat eman dugu aurrera

Gu izan gara zuen bandera zikindu dutenak

Eta beste pauso bat eman dugu aurrera

Gu izan gara zuen izena mila bider madarikatu dutenak

 

Eta beste pauso bat eman dugu aurrera

Gu izan gara gure izena aldarri egin dugunok

Orduan zuek eman duzue pauso bat aurrera

             izenik ez daukagula esateko

Eta guk izenik gabeko aberri bat eraikitzea erabaki dugu

 

© Gaizka Amondarain    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko