Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZER NAIZ NI?
(2003)
POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN
(2003)
SENTIMENDUEN IPARRORRATZA
(2003)
ZERGATIK (EZ) NAIZEN ABERTZALEA
Ignazio Aiestaran , 2003
Ez ditut zortzi euskal deiturak.
Ez dut Rh negatiborik nire zainetan.
Ez naiz baserrian bizi.
Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu.
Ez dakit zelan jo trikitixa.
Ez dut harrespilik egin nehoiz.
Ez dut apusturik egiten frontoian.
Ez naiz trebea zortziko-dantzarako.
Ez dut Gernikako arbola ukitu.
Ez ditut arrantzaleen abestiak ezagutzen.
Ez ditut txikitan janzten nituen kaikuak aurkitu.
Ez dut arrano beltzik marrazten.
Ez dut ikurrinik kulunkatzen.
Abertzalea izan ez arren
abertzalea naiz,
Lurreko txoko honetatik
ilargia
nola ikusten den
gustuko izatea
abertzale izatea bada.
© Ignazio Aiestaran