A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NARRAZ
      (2002)

GAUPASAK
      (2002)

MSS
      (2002)

 

GORDETA DIZKIZUDANAK

        Joan Aldamizetxebarria , 2002

 

 

Zuretzat ditut gordeta

haur pikaroaren irribarrea

etsipen unetan

mundu pozgarria zugan islatuko dena.

 

Zuretzat da

nire mintzo epelaren lasaitasuna

zure egonezaren oihuak

xuxurlatzen itoko dituena

Potetxo batean sartu dizkizut ere

loretxo bi eta kilkir bat

herrimina sendatuko dizutenak.

Kafe beroa prestatuko dizut

arratsalde euritsuetan

lanetik bueltan

azken madalena konpartitzeko.

Zuretzat ditut gordeta

esku epelaren ferekak neguan

ile luzea genuenetariko argazkiak

eta txoritokian igarotako orduetan

pintatu nuen koadro hura

zeinetan nik baino beste inork ikusten zaitu.

 

© Joan Aldamizetxebarria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko