A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NARRAZ
      (2002)

GORDETA DIZKIZUDANAK
      (2002)

GAUPASAK
      (2002)

 

MSS

        Joan Aldamizetxebarria , 2002

 

 

Dentsoagoa bilakatu da airea

ia ezin arnasik hartu.

Haundiagoa etxea.

Frio.

Luzeagoa gaua

Tarta de queso.

Beranduago jeikitzen naiz

baina lo gutxiago egiten dut.

Nubes.

Luzeagoa gaua

eta isiltasuna

ikutu dezakedan gauza bakarra.

Dame

Hainbat abesti burura

baina ILU

telefonora mmmmmmezurik ez.

 

Gorrentzako telefono mutuak.

Telefonoa mutua eta

dientes

kotxea azpertuta.

Gaur atzera begiratu

cortar

pelo cortar

eta gogoratu izan dut tolon-tolon

ezagutu zintudaneko egun hura gordi.

Bilbo-London.

London-Weymouth.

pies frios

Trapagaran-Laga-Mundaka.

Argazkiak, olerkiak, bidaiak, postalak.

B&Betako gidak.

Zeozer irabazi zenuen?

Nik dena galdu nuen.

Very frio, yes.

Very frio eta bihotza herdoilduta.

Bihar ilbetea zen.

 

© Joan Aldamizetxebarria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko