A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU
      (2001)

HAN DENA ERRAZAGOA DA BETI
      (2001)

ORBEL ZAKU BAT
      (2003)

HASTAPENA
      (2010)

PUEBLO
      (2010)

LIBRE IZATEA ("Y" BELAUNALDIA)
      (2010)

LAU POST-IT 21. MENDEAN
POEMA LIBURU BAT IDAZTEKO

      (2010)

NIRE ETXEA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

ZURRUNBILOA

        Jon Benito , 2001

 

 

Zainak ireki eta

memoriak sortutako polena

amaitzen ez den sasitza erreka bazterretan

inertziaz mugitzen diren liliak

eta minez hazi zaizkigun gereziondoak

 

Alkandora loratuetan

ehundegietako lorategi txikiak

eta berezkoa ez den irribarrea

bizirauteko beharrezko dugun

libertate txiki hau babestera

 

Zainen azpian obsesioak

aingurak erraietan

goizeko izotza urtaro baten amaiera adierazten

zainak lotzen gaituen lurrarentzat

zainak lotzen gaituztenentzat

 

Ez ditugu alferrik basoak grabatu bularrean

Behin hiltzen gara

eta bitan

 

© Jon Benito    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko