A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

      (2009)

IRAUNKORRA
      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
      (2009)

HEGAN DOAZEN USAINAK
      (2009)

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

ZURGATZAILE HORI

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Oso berekoia da huntza. Negar eginarazten digu,

eta horrek bost axola dio berari. Geldi-geldi ageri zaigu

guri zeharo itsatsia, eta malguki zabaltzen ditu bere zurtoinak

gure atalik minberatsuenetan barrena. Minez estutu eta ito

egiten gaitu horrela. Bere kasa hazteari uko egiten dionez gero,

atsegin du (miserable horrek) nornahiren bizkar gainera igo

eta bertan eroso kiribiltzea.

Hala, gure zukurik gozoenak zurrupatzen dizkigu gupidagabe.

Bizitzak duen alderik makurrena hark berak erakusten digu beti.

(Senidetzat duen Mihura Jaun-Andrea ere

ez da makala zurgatze bizimodu anker horretan).

Honako hau da bere alderik itsusien eta gorrotagarriena:

gugan errotu orduko, berehala errotik mozten ez bada,

ez dagoela, gerora, modurik berarengandik askatzeko,

ez dagoela gerora modurik guk bera (zergatik ez),

deskuidu batean, zurga dezagun. Arrazoi horrengatik,

etengabekoa da bere zeregin suntsitzailea.

Ez da batere ohartzen desegiten duenaz, gugan sortzen dituen

kalteez eta oinazeez. Sentimendurik gabekoa da,

temati aparta: oso-oso gure aldekoa.

 

© Josetxo Azkona    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko