A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ZURGATZAILE HORI
      (2009)

IRAUNKORRA
      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
      (2009)

HEGAN DOAZEN USAINAK
      (2009)

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Sustraietatik

buruko zozoraino

oro da zuhaitza.

 

        Ongi adosten da

        huntza hormarekin.

        Samina bihotzarekin.

 

Hartu eta utzi

egiten nau loak pinudian.

Txitxarrak tar-tarteka.

 

        Hostoz soilduta

        zuhaitzetako habiak

        neguan begi-bistan.

 

Ai, hagina banintz!...

Baina ez naiz hagina,

Pinus Insignis dut izena.

 

        Zer zen lehenago

        zuhaitza ala basoa?

        Basoilarrak ere ez daki.

 

Neguaren kontra

zuhaitz soilduak.

Ekintasun soila.

 

        Hiri paisaia?!

        nahi eta nahi ez

        arbola eta ibaia

 

Bihotzerrea

dauka basoak,

euri azidoa tarteko.

 

        Zuhaitz ez diren arbolak

        bezalakoxeak dira esnetan

        mamitzen ez diren hitzak.

 

Hosto lapurreta.

Haizeak makalari

ostu diona.

 

        Maitez itsuturik

        ziza eta basoa.

        Izatezko bikotea.

 

Sutan dago basoa.

Kea dario karakolari,

malkoak akaziari.

 

        Ibaiko ur lasterrean

        adatsa garbitzen.

        Sahatsa.

 

Pinuazal urratua,

zauri beteko enborra.

Izerdi purua.

 

        Gereziondo loratuaz

        zerbait erran asmo nuen.

        Hari begira isilik gelditu.

 

Udagoienaren mamia.

Morkotsak darabilena

barrengo barrenean.

 

        Urriko haizeteak

        hartu du arboladia.

        Hosto jasa.

 

Urkitik hosto bakar bat

zintzilik.

Eror-hil zorian.

 

© Josetxo Azkona    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko