A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ZURGATZAILE HORI
      (2009)

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

      (2009)

IRAUNKORRA
      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
      (2009)

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

HEGAN DOAZEN USAINAK

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Sudurra usnan atzeraka,

iragan oneko egunetatik datozkit

izpiliku eta arrosaren usainak.

Iraganak merezi izan duen seinale.

Sudurra usnan atzeraka,

joandako aldiari darizkio amoniako usainak.

Iragana mingarria izan den seinale.

Lorontzi batean bildu dut pasatu den denbora.

Usaina nolakoa, halakoxea ere oraina:

        noiz gozoa        noiz mingarra.

Bai, usainak egiten naute naizen bezala.

Baina lehengo egunekoa iragana da jada,

eta naizen bezala izateraino ekarri nau honaino

lehengo horrek. Geroak gero, geratzen den bakarra

zalantzazko oraina baino ez da.

Gerorik gabeko asmorik gabe esanen dut

(denborari berea emanda) denbora sagu bat dela.

Erlojuko orratzek, izan ere, jo eta ke hortzikatzen naute,

sagu goseak balira bezala. Neu naiz saguarentzako gazta,

eta hura asebetetzen denean, geldituko dira orratzak.

 

© Josetxo Azkona    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko