A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

MUTUON GRAMOLA

        Mikel Peruarena , 2003

 

 

Gurea esan ezin diren gauzez betetako habitazioa da

                         gramolak eraman zituzten bart

irratirik ere ez daukagu kontrolen berri izateko

 

                             horrela ezinezkoa da bizitzea

ekilibrioa galdu eta edonoiz eroriko ote zaren

                                     zalantzarik hazi gabe

 

ezinezkoa da gure habitazioan zalantzarik gabe bizitzea

                       egunkariak pilatzen zaizkigu izkinan

 

eta orriak horitzen zaizkie horitzen zaizkie orriak

                                 arratoien ordua da orduan

hezetasunaren zulo azpitik ateratzen dira bazkaltzera

                     ez dute ezer errespetatzen arratoiek

eta gure preokupazioa da egun egunkarietako orriekin

                bukatzean zeri egingo ote dioten hozka

 

martxa militarren nota ozenak entzuten dira

                         kaleko gramola inperialetatik eta

argia itzali beharra daukat ene bakardadea ezkutatzeko

 

© Mikel Peruarena    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko