ABRA
Erramun Maruri , 1926
Santandere ta Donostiako
Uri eder ta aipatuak
Ederrak arren gutxi zerate
Abra'n aurrean ipiņiak.
Zuen ondartz kai, ta itsaz bazterrak
Benetan dira alai ederrak
Baņa bein Abra ikusi ezkero
«Naiko da» diote begiak.
Itsaz anditik sartu ateran
Tutua jo ta kea bota,
Andi ta txiki ontziak dabiltz
Damayela Abra'ri bizitza.
Traineru batel ta gabarretan
Bertan amaika badabiltza
Guztien arten ituna bera
Alai jarriko laukiala.
Abra'n daude bere bi itsaz-orma
Luze lerden eta iraunkorak
Murruka gogorren bilbotarrak
Itsasoari irabaziak.
An dago ere Portugaleten
Zubi eskegi aipatua,
Goiztik gabera, batik bestera
Eron-ekarrin dabilena.
Neguri, Santurtze ta Areatzan,
Portugaleten eta Algortan,
Dagon guztu ta eder ondoan
Besteanak daude lekutan.
Ango etxetxu ta jauregiak
Ango baratzak eta lorak,
Ondartzak eta eguras-bidek
Direla asko ta ikusgarriak.
Ta ibai ederraz, onek guztiak
Egiten dute gure Abra,
Orren ederra, orren bizia
Iņun berdinik ez daukana.
© Erramun Maruri