Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI OINAZEAREN BARIAZIOAK
(2002)
USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
(2002)
HILKORRA EZ BANINTZ
(2002)
GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
(2002)
INSPIRAZIOA
(2005)
UDAMIN
(2005)
GOIZALDEA
(2005)
ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
(2022)
(2022)
BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
(2022)
SINEKDOKEA
(2022)
POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
(2022)
SAUTRELA
(2022)
AP XII, 8
Angel Erro , 2005
Zilegi bada poema bat izan dezazun,
zuk, epaimahai erantzunezin baten juzkura
izan zarena Nafarroako mutilik politena;
zuk, patuaren kapritxo eskergarriagatik
igande eta bestelako jai egunetan
Ospitaleko loredendaren ardura duzuna;
zuk, Golem inguruko garagardotegian,
Noticiaseko propagandan eta edonon
halabeharrez topatzen zaitudana;
zuk (izena ez dut esan behar),
nire amatxiren auzoaren biloba;
zuk, zeladoreei irria eragiten diezuna,
dorre eburneoa, aingeruen kopia;
zuk, behin galdetu nizuna koroa
zenbatean saltzen zenuen, gogoratzen?,
biok bakarrik genekien hizkuntzan,
gogoratzen nafar on haien aurpegiak?;
zuk, behin galdetu zenidana zer moduz;
zuk, hau irakurrita deituko didazuna;
zilegi bada, diot, zuk poema bat izan dezazun,
hau itzul dezatela greziera helenistikora
(gogoz onartuko ditut aldaketak,
badakit egokitzapena ez dela lan erraza),
eta, apokrifo, sar bezate Antologia
Palatinako hamabigarren liburura,
eta Estraton Sardesekori egotz diezaiotela.
Ezin dut sufritu —nire roilo
pertsonal bat da— ez zenezan Ovidio,
Konstantino zaharra inspira.
© Angel Erro