BRETAINIAKO KANTOREA
anonimoa , XV. mendea
Salinasgoa Konde
Guztien da jabe
Gipuzkoa herrian
on guztien burua
Guztioek dioe
Borondatez segitzen
Ganboarrakin
Oinaztarrok konforme
Bizkaitikan bere
Akonpainatzen debe
Bretoe gaiztoen
Bekatuak kastigatzen
Konde handi horrek
Juntadu ditu laster
Donostiako hirian
Passagen enbarkatu
Ontzi handiak txipiakin
Flota handia atera
Frantziaren bistan
Ziudadea dirudi
Donostiako murruan
Islaren goienean
Abade guztiok
Daude prozisioan
Mila benedizio
Egozten dioela
Dontzeila guztiak
Daude belauniko
Jaungoikoa dabeela
Erreguten
Degiola eman
Konde laztanari
Bitoria handia
Gaiztoen kontra
Bizitzea debala
Onrarekin seguru
Bretaina guztia
Bentziturik datorren
Konde galant hori
Gipuzkoa herrira
Non izango baita
Beti bezela buru
Nobleza guztiaren
Anitz estimatua
Pobluaren onra
Debak bezela
Guztiak daduzka
Bere agintean
Guztiok dioe
Hamar bider amen.