ARRASATEKO ERREKETA
anonimoa , 1448
Gal didila Untzueta ta Bergara.
Zaldibarrek bere partea debala.
Aramaio, suak erre hazala.
Ta sumi a[..]la Guraiarra,
Zeren zeuren jauna ez zentzan enpara.
Gomez handia zan arren,
Han zan Presebal bere,
Bai Joanikote bere.
Madalenan han ei dautza
Biola-tronpeta bage.
Gomizek asko lagunik,
Zabal arabarrik,
Giputz ondo ederrik,
Bizkaitar urduri gogorrik.
Ez diatzo bakarrik,
Ze han daz Presebal hilik,
Juanikotegaz lagundurik,
Txibuluen ospe bagerik,
Ez urrun Malogenik.
Argizarrak urten dau
Zeruan goian ostantzean;
Bergararrok hasi dira
Trazioe baten asmatzean,
Euroen artean dioela:
Erre dezagun Mondragoe.
Lasterreon sar gaitezan
Kantoeko sartzaikeran,
Haen bizarrak ikara zirean
Armakaz ezin egien legez ezer
Ganboarrok su emaitean
Hasi dira, ta honegaz urten daude ber'alan
Oņeztar barruangoak
Zein erre ez zitezan.
Gomiz Gonsalutx bertan zan,
Beragaz Presebalen kaltean
Joanikok eta beste askok
Eudela parte bertan.
Oin harrok zituan luma
Ozaetaco jaun gazteak;
Laster baten igaro zan
Uraz alde bestean.
Ama bereak esan eutsan:
Semea, zer dok horrelan?
Zaurietan kuradu eta,
ama, nagozu ohera.
Egun behin ur jarruta
Ganboar seme lasterra,
Are bere lasterrago
Abendaņue Motela.
Eskerrik asko emaiten deutsat
Andra Santa Maiņari:
Bera axei zat sartu eta
Etxera bidaldu nau ni.