A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

FILIPE HANDIAREN HERIOTZEAN

        anonimoa , 1666

 

 

Hemen, lur guti honetan,

Dago Erregea sarturik,

Baina ez mundu guztian

Haren fama estalirik.

 

Dagien negar gizonak

Filiperen heriotzean;

Haren obrak dirade onak

Itsasoan ta lurrean.

 

Urtu beitez bihotzak

Negarrez faltagatik,

Eta gure begiak

Beude iturriak eginik.

 

Hauts, Erregue, bihurtu zara,

Sustentaria zeruen:

Nora (ai nizaz!) joanen gara?

Zeruak daude erortzen.

 

O Nafarroa leala!

Orai behar du akabatu:

Honekin bizi izan da,

Honekin ere hil behar du.

 

Ilunbetan dago hemen

Orai mundu guztia,

Zegatik ilundu den

Haren iguzki handia.

 

O Kometa, gizonen

Lotsazale bortitza!

Joan aitzinan Turkoaren

Buru kruela kentzera!

 

Feliperi zertako,

Bihotz amoltsu zuenak,

Bertzek baino gehiago

Bizi merezi zuenak?

 

Dolore handi eta damu

Daukana bihotzian,

Nafarroak ezarri du

Erregearen hobian.

 

Felipek mundua utzi du;

Zeruan dago. Berezat

Urte anitz bizi izan du,

Baina guti gurezat.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko