ALTIBEZEA, ZEUGATI ZENBAT KALTE MUNDUARI!
anonimoa , 1688
Altibezea, zeugaiti
zenbat kalte munduari!
Besa berak nola jakan lehen da gero etorri;
itaun bekio ezpabere egun Gipuzkoari,
esango dau zeren baki.
Zeruti gaitean hasi,
Luzbelegan zan ekusi,
azartu zan esatera «izango naz goiti».
Barriz Gipuzkoari entzun deutsagu sarri
gareala beheiti.
Aitak nola Ikarori
Aranburu honei
konseju ei eusten emon «ez igon altuegi».
Obedezidu ezagaiti halango gurasoari,
hagaiti dira jausi.
Kontu honetan pentsatzen nago
dala kulpante Marruko
kabe de pala etorri jat bertsoan azartuteko;
nola baki Marrukok jaiten soinua txito dultzero,
zenduzan etxizaduko.
Inposible da bestela
hain laster mosketera,
noizbait Moretek dinoan legez egon zara atzera.
Zek ekarri zaitu orain dekretua egitera,
bai Bizkaia hiltera?
Gauza hau neure iritxian
fundaetan da inbidian
zeren garean ezagunak gu erreinu guztian
prebilejiaduak gara Gaztela Zahar da Barrian,
ez Gipuzkoako herrian.
Valladiliko salea
Gipuzkoarrai berea
txintxurrak sarri gorde deuste honrrea eta bizitzea
ezagutzen ez badabe halango mesedea
a ze bai banidadea.
Idiakaizko semea,
Insaustiko jaubea,
zeure pausoak ez dituez estimadu sobrea:
intxaurrak dakusela tratamentu deungea
emon ohi dau frutea.
Horra gure pagua
gal didila mairua
Kain nolan kendutera dator guri burua
izango ez da neure ustean hain golpe segurua
ez bada amenazua.
Uste al dozu Bizkaian
hain jente biguna dala
nola zeuen alardeen beldurrak dagoezala;
kon todo mosugorak dira gizonak hemen bere,
ez badozu bere uste.
Sikiera Don Lope,
zuek ez badakizu bere,
disparaetan dakiana da arkabuz ta moskete;
besteok ezer ez dakigula Gipuzkoan ei dinoe,
zuenzat hori bere hobe.
Jaunaren probidentzia,
nola bada handia,
kabu faltaz ez da itxiko Bizkaiko herria;
hartuteko kapaz gara gu honen industria,
gehiago ez Probintzia.
Ez eban nahi zeruak
gura eukean pobluak
zuekaz kanpainara urtenda probadu eskuak;
gure buruan hausiteko ekarri ei zenduz goruak,
halan dino foruak.
Goruak zuek hobeto
beste armarik baino,
goruak beti izango dira balak ta gezi baino.
Herkules baino hobe dogu geure parteti Bulkano
goruetan ha badago.
Honetarako mea
da gauza inportantea,
hagaz baizin ezin lei goruako armea.
Estimaduaz ez admiradu geure halango prendea,
bedeinka herri geurea.
Zuen koronel Isasi
ei da soldadu handi,
kon todo ez dau oraindio Bilbaon oinik ifini.
Hobe dau egoitea bere herri aldeti
egun, bihar didin bizi.
Bentaja romanoai
deroetsu Isasi,
guztiak beldur jatezanak beldur jakuzan guri.
Gauza handi bat logratzea intentatzen dabena
konta dila hazaņea.
Tolosa aldeko mendia,
zeure agin orria
entzutea dot izan zala giza-eraila handia;
romanoak logradu eban intentoaren erdia,
beretutea Probintzia.
Bizkaiari eskerra
igaro ez zan aurrera,
okasinoe guztietan izan da zuen broketa,
aurreronotzean beharko dozu Bizkaiaren defentsa,
ezpa joan Errotxela.
«Poloniako errege»
gizon honei dereste
nola suzedidu jakez Turkoagaz hainbeste.
Bere moduan Bizkaia bigunago ez da bapere,
ezpa ekusiko dabe.
Betor hara Arratabe,
ei da txito baliente;
guztiak ez arren batzuk bira hagaz hombre a hombre.
Mila gizon gitxi badira pigmeoak bagina bere
Bilbaon. Halan ei dinoe.
Apasto badau babea
Arabak mortandadea
zuen alde egin dai dozun anae maitea
beretuteko usteagaz; armak ta dibisea
arbola heze parea.
Orduņa aldeko hatxa
bego iregi baga,
zuok ere bazaozke hor gure mearik baga;
Arabak ekarriko dau Gipuzkoa onestera,
lagun ez deio gerrara.
Ze dasadan bestela
harako Beltran: «Kortera,
—zuk esan ei zenduen— Bizkaiagaz pleitea»
podoreak artu eta joaterren kortera.
Ze ebilgura herrena!
Frantsesak Hondarribia
beti ohi dauka kutizia.
A! Ahaztu jatzu, Gipuzkoa, Domingo de Egia;
goruntzean bidaldu jatzun soldaduzko elia,
kabu Etxaburu handia.
Orduan ere Araba
Moretek dinoan nola
etorteko ez zan izan frantsesaren bistara;
joango gara norabuena zuentzat garitara
baia ez armadara.
Orain badozu mea,
Oropesari mesedea.
Emon deutsu sinistea —Andikanoren berbea—
frantsesai ze zatozan iditera atea.
Oi ze marabilea!
O ze estratajamea
eroateko mea!
Gaizki permitido izan da ez batzuk desterretea
eta Orana lantza banagaz laurak bidaldutea;
ez zan gaiztoa labea!
Bizkaiagaz Motriku,
nok eukean sinistu
frantses ontzia eukeala belaetarik bilostu!
Markinako erregearen lehen diite behartu
ze ez hango tratuaren gu.
Kalebarrengo jaubea,
baita estudiantea,
nun daukazu Durangoren goarnizino eskargea,
Padre Pedro Jeronimoren barrako txokolatea?
Oi ze jentilonbrea!
Zezeilgo edurra
ez zan heldu Ermura.
Egundo inok entzun ez dau honelango freskura.
Guztiz hoba leuke Heibarrek burdina zein da edurra,
baita kapa ehuna negura.
Al fin plazentinoa,
Lekeitioko astoa,
zegaiti deutsazu egin hain pasaje geiztoa?
Ez eroan hak gainean Balan profeta faltsua
ezpa lebatz freskoa.
Ez da ona Bergara,
zu hobea ez zara
geure herriko gizonai ideteko oihala;
hagaiti deritxu zuri «zeinatu ta igara»
ezpa itxi bai azala.
Akabadu jat musea,
ze dasadan sobrea,
goruntzekoa itxiteko ya da denporea:
anae ta auzoari galdutea lustrea
ez da gure honrea.
San Ignazio geurea
egizu arren bakea
dozun ezkero han da hemen zeure senipartea;
ez begiratu egiteaz gizonak huts egitea
bada ezagutzea.
Badakigu garbatu
bitartekotzat zeu hartu,
ze ez da Gipuzkoa guganik konsegidu;
haek nola gu bere gara zugana interesadu,
hagaiti patroi nombradu.
Ezin daizu ukatu
nolan askok adbertidu
zaituzan egin behar jakala Bizkaiari erreu
santua bere ez dakidizu horregaz baliadu,
baia zu obstinadu.
Paralitikoaren kejea
gizonik ez edutea,
nor baliau daukazula zeuen terkedadea;
urte askotan zeuek dozu osasunaren faltea,
Jaunak dizula ebiltea.